Bizikume: mugikortasun jasangarriaren bidetik emakumea ahalduntzeko

Antxeta Irratia 2021ko aza. 22a, 00:00

Balazta elkarteak ‘Bizikume’ proiektua aurkeztu zuen joan den larunbatean bere egoitza berrian (Larreaundiko parbulario zaharrean). Nafarroan sortutako elkartea izanik ere, Euskal Herri osoko bizikletaren aldeko beste eragileekin harremanetan dabil “emakumeak txirrindan ibil daitezen bultzatzeko” helburuarekin. Bizikume elkarteak 284 emakume biltzen ditu iada Nafarroan, eta 2014ean sortu zenetik “emakumeak mugikortasun jasangarriaren arloan ahalduntzeko” etengabe ari da lanean. Ainhoa Lekunberri elkarteko kideak azaldu digunez, bizikletan ibiltzen ez dakiten adineko emakumeei hastapeneko saioetatik hasita, txirrindak konpontzeko tailerretara, eta hiri-bizikletaren arloan mugikortasun jasangarriaren aldeko ekintzak ahaztu gabe, baina iaioagoak direnentzako ere, ibilbide zikloturistak proposatzen dituzte. Ateraldi desberdinak egin ohi dituzte.

Joan den udan Donostiako Kalapie elkartearekin lankidetzan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin ere, zenbait ekimen burutu dituzte emakumeak ospitalera bizikletaz joatea ahalbidetzeko. Eta Donostian bizikletaren aldeko dinamika bultzatuz.

Ekimen honen berri jasotzeko Ainhoa Lekunberri, Bizikume elkarteko kidearekin hitz egin dugu.

 

Erlazionatuak