Gaur goizean Irungo EAJ-PNV-k egindako prentsaurrekoan, Lastaola Postetxeko Plangintza Bereziak aztertu ditu eta horren aurrean beraiek duten proposamena azaldu du. Plangintza berezi honek Mendipen eta Lastaola Postetxean, guztira, 300 etxebizitza inguru eraikitzea aurreikusten du.
EAJ-PNV-k plangintza honek ingurumenarekiko zenbait faktore alde batera uzten dituela uste du. Prentsaurrekoan banatu duten informazio orrian esaten denez, ekimen honek “auzoak naturarekin bat egiten eta naturguneekin lotura sare natural bat izatearen garrantzia alde batera uzten ditu”. Honen ordez, Iridoyen taldearen proposamena Lastaola Postetxe eremuaren mendebaldeko “baliabide eta indarguneak aprobetxatuko dituen bedegune bat ezartzea” da. Horretarako, eraiki nahi dituzten etxebizitzen kopurua erdira murriztu nahi dute, bi eremuetan 150 etxebizitza soilik izateko osotara.
Honen inguruan Xabier Iridoyekin, Irungo EAJ-PNV-ko ordezkariarekin, mintzatu gara.