Amets Arzallus Antia, Maddalen Arzallus Antia, Miren Artetxe Sarasola, Odei Barroso Gomila, Maddi Ane Txoperena Iribarren, eta Patxi Iriart Hiribarren bertsulariak izanen dira Xilaba Bertsulari Txapelketako finalean. Finala Donibane Lohitzuneko Jai Alai-en jokatuko da, azaroaren 13an arratsaldeko 17etan; Aurkezle lanetan Aritz Bidegain eta Amaia Castorene arituko dira eta Andoni Iturriozek jantziko dio txapela irabazleari. Finalak ezagutzen dituen Odei Barrosorekin mintzatu gara bai eta lehen aldiz finalera iristen den Patxi Iriart bertsolariarekin.
Sartzeak salgai dira dagoeneko, jakin ere Xilabaren finala Euskal Irratietan ere emanen dugula. Sarreren inguruko informazio oro bertsozale.eus webgunean duzue.