«Bidasoako Deportatuak» erakusketa Hendaiako Gaztelu aretoan

Antxeta Irratia 2021ko aza. 12a, 00:00

Beran estreinatu zenean, Hondarribiko Arma Plazan edo Irungo Amaia Kultur Zentroan bisitatzerik ukan ez zuenak, «Bidasoako Deportatuak» erakusketa Hendaiako Gaztelu aretoan topatuko du egunotan. 

Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak antolatuta, Bigarren Mundu Gerran, Iparraldeko okupazioa eta nazien akabatze esparruetan bukatu zuten Bidasoa eta Bortzirietako 94 deportatuen istorioa kondatzen du erakusketak. Azaroaren 19a arte bisita daiteke 10:00etatik 17.30etara.

Peli Lekuonak, Kepa Ordoki elkarteko kideak eman dizkigu xehetasunak erakusketan bertan.

Erlazionatuak

«Bidasoako Deportatuak» erakusketa Hendaiako Gaztelu aretoan

Antxeta Irratia 2021 aza 12 Behe Bidasoa