Grand'Rue karrikako artisten federazioak estatu mailako karrikako artisten topaketa antolatu du Hendaian hiru egunez. Astelehenetik asteazkenera, 200 artista baino gehio elkartu dira Gaztelu aretoan, 'Zein etorkizun karrika arteentzat?' galderari erantzun nahian. Pandemiaren osagarri krisiak kulturan eragindako kalteak handiak izan dira. Urtebetez kultura geldirik egon baita Ipar Euskal Herrian. Baina karrikako artistak are hunkituagoak dira, bereziki espazio publikoaren erabileran eman diren murrizketengatik. Horren aurrean alternatibak gogoetatu dituzte. Eta jardunaldi hauetan ateratako ondorioekin liburu bat kaleratuko dute.
Hiru egunotan, hitzaldi, mahainguru eta atelierrak antolatu dituzte, eta karrikako artistekin batera, sektore ezberdinetako adituak ere elkartu dira Hendaian. Alaïa antolatu duten programari buruzko xehetasunak azaldu dizkigu.