Bertakoak eta bertara iritsiak elkar ezagutzeko aukera igande honetan

Antxeta Irratia 2021ko aza. 9a, 00:00

'Bizilagunak' ekimenaren 9. edizioa ospatuko da azaroaren 14an, migranteei buruz ditugun aurreiritzi eta estereotipoak apurtu, eta haien sare soziala zabaltzeko aukera emateko helburuarekin. Gizarte kohesionatuago bat lortzeko bidean, kulturaniztasun ariketa praktikoa eta eskuahartze komunitario bat izanik ere, "bertako eta atzerriko jatorria duten bi familia mahai baten elkartu, eta elkar ezagutzeko aukera ematen duen" ekimena dela nabarmendu du SOS Arrazakeria elkarteko Jone Uriunaguenak.

Izan ere, bertakoak eta bertara iritsiak, bazkari baten baitan elkartzeko dinamika honek ehunka familia bildu ditu azken urteetan. Eta pandemiaren ondorioz, partehartzea zertxobaitr apaldu bada ere, aurten indartu nahi izan dute "parkean edo etxean" elkartzeko deia luzatuz.

Zaren lekukoa zarelarik, zure bikote, kuadrila, lagun edota familiarekin, oztopoak urrutiratu eta errealitate berriak ezagutzeko gogoz bazaude, oraindik ere izena emateko aukera duzu. 943 32 18 11 telefonora deituz, edota bizilagunak@sosracismo.eu posta elektronikora idatziaz.

#bizilagunak #azaroak14 #elkarbizitza

Erlazionatuak