Irun Zuzenean festibala, zutik egingo den pandemia ondoko aurreneko kontzertu handia

Antxeta Irratia 2021ko aza. 5a, 00:00

FICOBAN erakustazokak kontzertu handiak antolatzeko instalazio egokiak direla sinetsita, horren aldeko apostua egin zuen iaz Irungo Udalak pandemiaren osagarri neurriak betearazteko. Iaz pandemia bete-betean ginela, festibalarekin aurrera egitea erabaki zuen, eta 400 ikusle inguru bildu zituen. Hala, aurten, azaroaren 12-13ko asteburuan 1.000 ikusle bildu ahalko dira Ficoban “Viva Suecia”, “Sara Sozaya”, “La Bien Querida” eta Irungo “Olimpia” musika taldeen kontzertuetan. Junkal Eizagirre, Kultura zinegotziak nabarmendu duenez, “erronka handia da pandemia ondoko lehendabiziko festibal normala antolatzea, zutik eta mila ikuslerekin”. Baina Udalak markatu dituen Kultura Plan Estrategikoaren ardatz nagusia izango da musika, baita tokiko musika taldeei estatu mailako goi mailako taldeekin batera taulagainean aritzeko aukera ematea ere.

400 sarrera gehiago dohainik

Momentuz, 600 sarrera banatu dituzte. Baina azaroak 12-13ko astebururako denak agortzea espero dute antolatzaileek Get in eta Guajira Sicodélica ekoiztetxeetako antolatzaileek. Festibalaren bi egunetan, ateak ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago irekiko dira. Sarrerak doakoak dira eta www.irun.org/entradas webgunean lor daitezke, bai ostiralerako, bai larunbaterako (gehienez ere 4 sarrera pertsonako). Sarrerarik geratzen bada, FICOBAko txarteldegian jaso ahalko dira kontzertua hasi baino ordubete lehenagotik.