Astegun lasai batzuen ondotik, bart gauean 55 migrante berri bat iritsi da Irunera, espainiar Gobernuak Kanariar Uhartetatik bideratuta. Irungo Harrera Sareak gauero antolatzen duen GauTxori bolondresen taldeak 55 lagun hartatu zituen atzo gauean, haien artean 5 emakume (horietariko bat haurdun) eta haur txiki bat. Denek Gurutze Gorriko ArretxeGainako dispositiboan lo egin ahal izan dute.
Halere, herenegun urtebeteko bi ume eta haien amak kale gorrian utzi zituztela salatu du Harrera Sareak. Gurutze Gorriak ezartzen dituen harrera irizpideen arabera hiru gau baizik ezin dituzte aterpetu. Eta joan den igandean heldu zirelarik, asteazkenean kanpoan utzi zituzten aterpetxean plazak hutsik egon arren. Harrera Sareko bolondres batek bere etxean jaso ditu. Bolondresen saretik argi dute Irun-Hendaia arteko mugan frantses poliziak egiten dituen kontrol polizia zorrotzen ondorioz, nekez trebeskatu dezaketela muga euren bizia arriskuan jarri gabe. Eta beraz, hiru gau eskax dela migrante gehienentzat, eta are gehiago ume txikiak dituzte emakumeentzat.
Gaur migratzaile andana bildu da San Juan plazan.