Txomin Sagarzazu alkateak gaur iragarri duenez, 2022an ere udal zerga eta tasak “izoztuak” jarraituko dute. Osteguneko udalbatzan ez dute Ordenantza Fiskala eztabaidatu egingo ere, alkateak dioenez “aldaketarik proposatzen ez denez indarrean dagoen araudiarekin bat datorrelako”.
Horiek hala, inpostuak bere horretan mantentzeko erabakia hainbat arrazoiengatik hartu du udal gobernuak. Sagarazuk dioenez, “ekonomi joera herria hoberako bidean dagoen arren, jende asko oraindik pandemia aurreko egoerari heltzeko denbora bat beharko duelako”. Gainera 9. urtez zergarik ez igotzea ahalbidetzen duen egoera ekonomiko osasuntsua du Udalak.
Oposizioko udal taldeetatik, aldiz, bai Abotsanitz, baita PSEk ere, presio fiskala izoztearen alde baino, herritarrek ordaindu beharreko zenbait tasa arintzeko proposamenak egiteko asmoa zuten. Baina aipatutako arrazoiak direla eta, Udal Gobernu jeltzaleak ordenantza fiskalak eztabaida ez eramatea erabaki du.