Irungo Udaleko Berdintasun arloak Parean elkarteak egin duen Diskrimininazio Anizkoitzari buruzko ikerlana aurkeztu berri du. 2022-2027 urtealdirako Berdintasun Plan berrian txertatuko dituzte emaitzak, baina bururatzera doan planaren 45. ekintza gisa aurkeztu dute.
Emakume izateak gizarte hetereopatriarkal honetan bada nahiko muga berdintasunerako bidean. Baina badira hainbat faktore diskriminazio egoerak. Miren Etxebeste, Berdintasun arloko hautetsiak aipatu duenez, “azaleko kolorea, jatorria, orientazio sexuala, hizkuntza, enplegu eta egoera ekonomikoak edota disfuntzio funtzionala zein osasun arazoek emakume izateak dakarren diskriminazioa biderkatzen dituzten faktoreak dira”. Eta horri heldu nahi izan dio azterlan honek.
Irun hirian emakumeek bizi izan ditzazketen diskriminazio egoera eta arrazoi ezberdinak kontuan hartu nahi izan dituzte beraz. Eta kasuistika emakume kopurua bezain anitza izan daitekeenez, azterlana ikuspegi kualitatibotik egina izan da kuantitatibotik baino gehiago.
Koldo Zabala, Berdintasun arloko teknikariak argitu duenez, aterabideak eta neurriak zehazterakoan Udalak bultzatuko ditu batzuk, baina beste erakunde eta eragileekin elkarlanean ari dira. Izan ere, kontuan hartutako faktoreen baitan, osasun sailetik edota hezkuntza arlotik ere bilatu daitezke emakume horiek laguntzeko aterabideak.