Asteburuan 154 migratzaile bildu dira Irunen

Antxeta Irratia 2021ko urr. 25a, 00:00

Mugetako kontrolak, espainiar Estatuak Kanariar Uharteetatik bideratzen dituen migratzaileak eta frantses poliziak Ipar Euskal Herrian atxiki eta beroan itzultzen dituenak kontuan hartuta, azken hilabeteetako migrante kopururik handienak biltzen dira Irunen egunotan. Joan den ostiralean 41 gizonezko, 11 emazte eta hiru haur iritsi ziren. Eta hauei gehitu behar zaie, frantses poliziak Hendaiatik kanporatu dituzten beste 25 lagun. Larunbata eta igandean, 30 lagun gehiago iritsi dira Irungo Harrera Sareak emandako datuen arabera.

Josune Mendigutxia Harrera Sareko kidearekin eta migrante batzuekin hitzegiteko aukera izan dugu. 

Erlazionatuak

Asteburuan 154 migratzaile bildu dira Irunen

Antxeta Irratia 2021 urr 25 Behe Bidasoa