Adinekoen zaintza beharrei erantzuteko, formakuntza proposatzen dute Hendaian langile eskaxaren aurrean

Antxeta Irratia 2021ko urr. 22a, 00:00

Hendaian, aldiz, adinekoen zaintzarako langile gehiago kontratatu nahi dituzte. Baina ez dago formakuntza egokia duen aski jende. 2011az geroztik 75 urte gorako bizilagunen kopurua % 5a emendatu da Hendaian. Eta herritar hauen %33a bakarrik bizi da. Eta haien autonomia bultzatzeko batetik, eta haien zaintza beharrak estaltzeko bestetik, zaintzaileen seka dabiltza. 

Txomin Elizondok Hendaiako herriko etxeko gizarte ekintza departamenduko zuzendariak esplikatu digunez, "gizartea aldatzen ari da, eta adinekoen bakardadearen kontra geroz eta zaintza, eta laguntza zerbitzu gehiago beharko da". Aldiz, formakuntza egokia duten langile gutxi daude. Hortaz, beharrei erantzuteko xedez, Hendaiako Herriko Etxeak, Laneko egiturak eta Aizpurdi Lanbide Heziketako Lizeoak, formakuntza ikastaro berezi batzuk antolatu dituzte. "Urtebetean lanean egon daitezke orain hasten direnak", dio Elizondok. Izan ere, hiru formakuntza mota eskaintzen dituzte, eta horietako bi 6 eta 10 hilabetekoak dira. Gainera, "pentsatu ohi dugunaren kontra ez dira soilik gazteei zuzenduak". Beraz, helduentzako lan aukera bat ere bada.