Bi greba egun berri Gipuzkoako erresidentzietan, adinekoen zaintza negozio delako

Antxeta Irratia 2021ko urr. 22a, 00:00

252 greba egunen ondoren, Gipuzkoako erresidentzietako langileek borrokan jarraitzen dute, eta gaur berriro atera dira erresidentzietako atarietara lan baldintza eta zaintza eredu duina eskatzeko. Irunen, Gurutze Gorriko adinekoen egoitzan mobilizatu dira. Eta gainerakoetan ere, urriaren 28an eta azaroaren 12an deitu dituzte greba egunak.

Pandemiak agerian utzi zituen erresidentzietako gabeziak. Halere, horren aurretik hasi zen sektore feminizatu honen borroka. Geroz eta zahartuagoa dugun gizarte honetan, adinekoen zaintza negozio bilakatu baita, sektore publikoan ere subkontratazio poltika sistematikoa ematen delako. "Zaintza zerbitzu soziala beharko luke, baina irabazi asñoko enpresen esku negozio bilakatu duen eredu hau aldatzeko borondaterik ez du agertu Diputazioak", kexu da Aintzane Orbegozo, ELA sindikatuko kidea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak dio bi egoliarreko langile bat dagoela, baina ELA sindikatuak argi du bai lan baldintzak, baita adinekoen zaintza ere prekarioa dela.

Aintzane Orbegozorekin, ELAko ordezkariarekin, hitz egin dugu.

Erlazionatuak