Azaroaren 4tik abenduaren 5era bitartean, Irungo merkataritza txikiari eta ostalaritzari laguntzeko Irun Aurrera planaren erosketa bonoak jarriko ditu martxan Udalak laugarren aldiz. 2020ko udan aurreneko kanpaina abian jarri zutenetik, 8.000 irundar izan dira aparteko deskontu hauetaz probestu direnak, eta Udalak 650.000 euro bideratu ditu, bertako establezimenduetan horren hirukoitza mobilizatuz.
Oraingo honetan ere, aurreko kanpainetako baldintza beretan erabili ahalko dira bonoak. Komertzioetan egindako 30 euroko erosketa bakoitzeko 10 euroko bonoa izango da, eta ostalaritzan 20 euro bakots. 16 urtetik gorako irundarrek halako 10 bono izango ditu aukeran.
Momentuz komertzioei bat egiteko deia luzatu die Udalak. Eta 24 orenetan 130 establezimendu atxiki dira. Urriaren 29ra bitartean dute aukera http://irunon.irun.org/ webgunearen bidez egin beharko dute.