‘Pantailak euskaraz’ mugimenduaren aurkezpen hitzaldia gaur Kultur Etxean

Antxeta Irratia 2021ko urr. 21a, 00:00

Hondarribiko Blagan euskaraz elkarteak 'bieuse' bikoiztaileen elkarteko Xabier Alkiza gonbidatu du mugimendua aurkeztu dezan. Euskarak pantailetan duen presentzia eskasaz kezkaturik, indarrak bildu dituzte Netflix Euskaraz, Disney Plus Euskaraz, Tinko euskara elkartea, Bieuse elkartea eta bideojokoen arloko Game erauntsia elkarte mugimenduak ere. Streaming bidezko plataforma handietan euskara bermatuko duen lege koadro bat aldarrikatzen dute. Gaur egun “euskararen presentzia hutsaren hurrengoa” delako. 

Gorka Bereziartuarekin, Blagan elkarteko kidearekin, hitz egin dugu. 

Erlazionatuak