Heldu den igandean, urriaren 24an, Izturitzeko antzerki taldeak Pantzo Irigaraik idatzi 'SAKATRAPU' antzerki obra taularatuko du Urruñako Itsasmendi gelan. Urruñako Antzerki Eskolak antolatuta, 12-15 urte bitarteko 10 gaztek emanen dute ikusgarria igandean goizeko 11:00etan. Sartzeak 4 eurotan eros daitezke lekuan berean.
Bullying edo eskola jazarpenaren aktualitate gaia "modu kritikoan baina umore onez" tratatzen duen antzezalana dela nabarmendu digu Ixabel Etxeberria, Urruñako Antzerki Eskolako kideak. Eta kasu honetan, gazteen problematika bat izanik, balore gehigarria du gazteek beraiek antzeztutakoa izatea. Urruñan antzerkia euskaraz bultzatzeko desmartxa du eskolak. "Harrobia bada, baina euskaraz eta masiboagoak diren kirol eta bestelako jarduerekin lehia zaila" dela aitortzen du Etxeberriak.
Interesa duen orok Zokoako kirol eremuan iragaiten dira antzerki eskolak asteartetan eta ostegunetan. Eta 6 urtetik 16 urtera bitarteko talde desberdinak aukeran dituzte. Telf: 0636 82 41 95