Muxukoaren kontra eserialdia eta planto egingo dute eskoletan

Antxeta Irratia 2021ko urr. 15a, 00:00

Urriaren 18an Irun eta Hondarribiko eskola irteera orduetan planto egiteko deialdia luzatu du Haurrak Ere Bai (@bai_ere) familien sareak. Pandemia hasi zenetik haurren eskubideen defentsan ari dira. "Gizarte osoa normaltasunera itzuli den honetan, Lehen Hezkuntzako 6 eta 12 urte bitarteko ikasleentzako ez da deus aldatu iazko ikasturtearekin alderatuta", dio Maider Aizpuruak, plataformako kideak. Eskolan espazio irekietan, jolas garaietan zein kirola egiterakoan ere, muxukoa derrigorrez erabili behar izateak, ez duela "ez hanka ez bururik" salatzen dute. "Aski da, hasieratik izan dira hunkituenak konfinamendu garaietan hasi, eta pandemia bukaeraraino", dio familia sareko kideak, gaineratuz ere eskolatik kanpo ez dutela muxukoa erabiltzen baldintza beretan. "Lagunekin jolasean beste burbuilatakoekin harremanak dituzte, eta beraz ezbaian jartzen dute Eusko Jaurlaritzak azken protokoloan "txertatuak ez daudelako aitzakiarekin" atxiki duen neurria: "Ezin genuen sinistu protokolo berria ezagutu genuenean".

u dela eta, heldu den astelehenean eskolatik ateratzerakoan, ikasleak, irakasleak, gurasoak eta nahi duen orok, planto egin eta 10 minutuko eserialdia egiteko deia luzatu dute. "Gurasoen kasuan, eskola tarian beharko du oraindik, baina ikasle eta irakasleek jolastokian egin dezakete eserialdia sinbolikoki", azaldu du Aizpuruak. Mobilizazioaren tamaina neurtzeko, argazkiak egin eta #HaurrakSos hashtag-arekin sare sozialetan partekatzeko eskatu dute.   

Erlazionatuak