Mintzalagun edo kide izateko epea zabaldu berri dute Irunen

Antxeta Irratia 2021ko urr. 14a, 00:00

Irungo Udal Euskaltegiak urriaren 20a bitartean Mintzalaguna programan izena emateko deia luzatu du. Urtero 6.500 bat lagunek parte hartzen dute Euskal Herri osoan, taldeka elkartu eta euskara praktikatzeko helburuarekin. Euskara ikasten ari direnentzako euskara arnasgune bat da, eta euskaldun zaharrentzako, euskararen erabilera bultzatu eta lagun berriak egiteko bidea ere. Izena emateko udal euskaltegian bertan edota www.irun.org/eu/euskara atarian ere egin daiteke. 

Debalde ikastea eraginkorra

Bestalde, ikasturte hasiera honetan euskara ikasten ari diren 125 lagun matrikulatu dira Udal Euskaltegian. Orotara 14 talde osatu dituztela esan digu Miren Tolosa, Udal Euskaltegiko zuzendariak, eta aurtengo berritasuna merkatariek agertutako interesa dela eta, haiekin osatutako taldea da.

Halere, zazpi talde Lanahi programari esker kitorik ikasten duten langabezian (edota %50 baino gutxiagoko lanaldia duten) diren irundarrek osatutakoak dira. Euskara arloko zinegotziak, Miren Etxebestek nabarmendu duenez, Udalak matrikula %100 estaltzen dituen dirulaguntzak ematen ditu ere, baina formula horrekin dirua aurreratu behar da. Eta langabetuen kasuan, "dirua ez dadila izan aitzaki euskara ez ikasteko".  

Erlazionatuak

Mintzalagun edo kide izateko epea zabaldu berri dute Irunen

Antxeta Irratia 2021 urr 14 Behe Bidasoa