Errugbia neskentzako ere, zergatik ez?

Antxeta Irratia 2021ko urr. 12a, 00:00

Txingudi Errugbi Taldeak ‘Emakumeen Errugbi Eguna’ antolatu du azaroaren 1ean Plaiaundiko kirol zelaian. Bidasoa eskualdean azken aldian neskek kirol jarduerak abandonatzeko duten joeraren kontra borrokatu nahi dute, errugbia probatzera animatuz. Maider Aizpurua, taldeko jokalari beteranoak azaldu digunez, “errugbia bortitza dela pentsatu daitekeenaren kontra, baloreetan jantzia den kirola dugu, errespetua, laguntasuna eta talde lana bultzatzen ditu”. Eta gainera, nornahik egin dezakeen kirola da besre esanetan, berdintasunean eta dibertsitatea onartzen duelako kirol gutxik egiten duten gisara. Izan ere, “ez du axola altua, baxua, meharra, gizena, azkarra edo motel eta indartsua zaren, errugbi talde batean denetarik behar da, eta denek dute kabida”, nabarmentzen du.

Hau kontuan hartuta, eta jakinik 8 eta 14 urte bitarteko neska bidasotarren heren batek baizik ez duela kirolen bat praktikatzen, ‘Emakumeen Errubgi Eguna’ probestu nahi dute neskak anima daitezen. Goizeko 10:30etan hainbat formakuntza saio proposatuko dituzte, eta lagunarteko partida bat egingo dute. Ondoren, errubgian fama handikoa den Hirugarren Denboraz gozatuko dute, “partida ondokoan zelaian arerio, baina kanpoan adixkide, diren jokalarien arteko elkar ezagutzeko tartea” hartuko baitute. 

Erlazionatuak

Errugbia neskentzako ere, zergatik ez?

Antxeta Irratia 2021 urr 12 Behe Bidasoa