Irunen eta Hondarribian Nagusilan, Gure Altxor edota Makila bezalako adinekoen elkarteekin batera antolatu ohi dituzte Adinekoen Astearen programazioa. Elkarte hauen eskaintzaren berri ematea edota adinekoentzat espreski zuzendutako kultur hitzordu ezberdinak proposatuz ospatzen dute. Hendaian, aldiz, ikuspegi zabalagoa eta eraikitzaileagoa ematen diote urtero ekintza honi. Adineko pertsonak herri bizitzan parte-hartze aktiboa izan dezaten, eta belaunaldien arteko harremanak sustatzea dute helburu. "Ezin du adinekoen edo zaharren aste soila izan, gazteekin eta gazteak haiekin elkartzeko aitzaki baliatzeko filosofia du herriko etxeak aspaldi", argitu du Xabier Manterola Hendaiako hautetsiak.
Hortako, Hendaiako 'Aste Urdina'-ren egitaraua asteazken hontan 15:00etan hasiko da Gaztelu areotan, programazio ludiko kultural zabala proposatuz. Belaunaldi arteko talde jolasak, sorkuntza lantegiak eta askari partekatua barne.