Emakumeei elkar zaintzeko deia eginez itzuliko da Nayade taulagainera

Antxeta Irratia 2021ko urr. 5a, 00:00

Urriaren 19an, Bularreko Minbiziaren Detekzio Goiztiarraren Eguna izango da. Eta hori probestu nahi izan du Nayade abesbatzak taulagainera itzultzeko. Pandemia hasi zenetik, lehen aldiz, Amaia Kultur Zentroan izango dira kontzertuan urriaren 23an. Ongintza kontzertua izango da, bularreko minibiziaren prebentziorako deiadar egin nahian. Eta ez dira bakarrik egongo. Belen Sierra pianu-jolea eta Mikel Zunzundegui biolontxelo-jotzaile irundarrekin, eta Ainhoa dantza eskolako kideekin batera prestatzen ari baitira ikusgarri berezi hau.

Emakumeen koru honek 25 urte betetzen ditu aurki, eta oraingo honetan, Belaskoenea ikastetxean elkartu dira, maskarekin eta elkarren artean distantziak gordez, baina maite dutena egiteko: abesteko.

Eztarriak berotzen harrapatu genituen, eta kuxkuxero gisa ensaioa segitzen utzi gintzutelarik, Alaitz Urkia zuzendariarekin eta Idoia Lacarta abeslariarekin hitzegin dugu.

Sarrera/gonbidapenak Irungo Udaleko kultur agendan: https://amaiakz.sacatuentrada.es/eu/productos/descripcion/nayade-abesbatza 

Erlazionatuak