Heziketa sexu-afektiboa landuko dute Irunen maitatzeko era asko daudelako

Antxeta Irratia 2021ko urr. 4a, 00:00

Irungo Berdintasun-LGTBI udal zerbitzuak heldu den urriaren 11n mundu mailan ospatzen den ComingOutDay (armairutik ateratzeko eguna) delakoa ez du hutsik pasatzen utzi nahi izan. Miren Etxebeste, Berdintasun arloko zinegotziak argitu duenez, “armairutik libre atera ahal izateko, gizarte toleranteago bat behar dugu, eta horretarako aniztasunaren sentsibilizazioa eta heziketa ezinbestekoak dira, jarrera eta mezu homofoboak ugaritzen ari diren egunotan”.

ori dela eta, gizartea bi ardatzetan sentsibilizatzeko ekimenak antolatu dituzte. Batetik, era ludikoan bi proiekzio antolatu dituzte BiZinema elkartearen laguntzarekin, AmaiaKZn urriaren 17an. Eta bestetik, hezkuntza zentroekin harremanetan, Irungo itunpeko zein eskola publikoetako LH6. mailako ikasleei zuzendutako heziketa sexu-afektiboa eta famili-aniztasun tailerrak prposatu dituzte. Ikastetxe guztiek bat egin dute Erain izan ezik, “ez duela ekimena interesekoa ulertu”.

Gehitu elkarteak emango ditu saio horiek, gela bakoitzeko ordubeteko hiru saio izango dira urrian hasi eta abendu bitartean.

Miren Etxebeste, Berdintasun-LGTBI arloko zinegotzia, eta bertako teknikari den Koldo Zabalarekin hitz egin dugu.