Irailaren 28ko Abortu Seguru, Legal eta Doakoaren Aldeko Nazioarteko Eguna kari, Hendaiako BAGERA elkarte feministak eta Planing Familial erakundeak adierazpen bateratua kaleratu dute. Abortua, oinarrizko eskubidea izatea aldarrikatzen dute.
Gaia tabua izaten jarraitzen duela salatzen dute. Horren irudiko, iaz Urruñako Itsas Mendi gelan antolatu zuten gaiaz mintzatzeko gaualdian abortoaren kontrako mugimenduek ekimena bertan behera uzteko egindako presioa. Halere, feministek ez dute etsiko. Frantses Estatuan urtero abortatzeko 5.000 emakume inguruk atzerrira jotzen dutela oroitarazi dute, eta ikusezina bada ere, urtero 250.000 bat emakume hunkitzen dituela urtero.
Hausnarketarako gaualdia Hendaian
Hausnarketa bultzatzeko Urriak 13an, Hendaiako Variettes zinemagelan, abortatzeko eskubidearen inguruko gaualdi bat antolatu dute. Gaualdia, arratsaldeko 20.30etan “Never, Rarely, Sometime always” izenburuko filmaren proiekzioarekin hasiko da. Ondoren solasaldi bat proposatzen dute.
Itziar Varela, Bagera elkarte feministako kidearekin hitz egin dugu.