Eskola Kirola programarekin bezala, Hondarribiko eskolartekoek, eta bereziki neskek, palan aritzeko aukera ukan dezaten helburu du Emeki emakumeen elkarteak. Egunotan herriko eskoletara bisitak egingo dituzte aukera horren berri emateko, eta zaletasuna biziarazteko.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzari esker, hainbat ekimen barnebiltzen dituen proiektua dute eskuartean. Eta 90. hamarkadako Soroetako emakumeen pala txapelketak berreskuratu ondotik, (jaietan ere antolatu duzute Bizi Bixi pala txapelketa azkarra) antolatu dute, orain 'Eman Pelotari' jaialdia antolatu dute ostirala eta larunbata honetarako.
Larunbatean goizeko 10:00etan eman dute hitzordua Jostaldin, pala probatu eta hainbat jokalarien arteko erakustaldiarekin. Eta gogoetarako ere emango dute, ostiralean (irailak 24) 19:00etan Kultur Etxean Maider Mendizabalek emango duten "Emakume pilotarien historia"ri buruzko hitzaldiarekin.
Nobedadeak ikastaroetan
Bestalde, ikasturte berri honetan ere, Puntaleko Eskola Zaharreko egoitzan ohiko tailerrak proposatuko dituzte: yoga, eskulanak, euskal dantza, punto-trikota etabar… Eta nobedade gisa, "pandemiak eragin duen teknologia berrien, sare sozialen eta komunikatzeko aplikazio berrien erabiltzeko beharra ikusita", urritik aurrera honetan trebetasunak lortzeko ikastaroa izango dela iragarri digu Tamara Sastrek, elkarteko kideak.
Informazio guztia sare sozialetan ez ezik, Emekiko sarreran jarriko dute afitxatua.