Azken hilabeteetan atxikitze zentroaren egoera okerrera doala ohartarazi du Cimade elkarteak. Migrante eta paperik gabekoen atxiloaldiak 45 egunetik 90 egunetara pasa zituztenetik, tentsio uneak eta liskarrak areagotu direla dio elkarteko Maite Etxeberrik. Beste adibide hurbila da ere, irailaren 10ean bertan izan zen borrokaldia.
Hendaiako erretentzio zentroa 24 pertsonendako egina da, gaur egun 23 pertsona dira atxikiak. Egoera honi aurre egiteko, atxilo diren pertsonen bizi baldintzak kontuan hartuko dituzten neurriak beharreazkoak direla gogoratu dute