Joan den ostiralean Antxeta Irratian aipatu genuen bezala, irailaren 3an Iruna iritsi zen Ibrahima lautan operatu behar izan dute Bidasoko ospitalean. Harrera Sareak artatu behar izan zuen Madrildik trenean gaixorik iritsi eta berehala. Zazpi ordu eman zituen zutik, oinazeagatik ezin iseri zebilela. Eta Gurutze Gorriak Arretxe Gainako Hilanderas kaleko aterpetxean ez zuen onartu “irizpideak betetzen ez” zituelako. Ezta anbulantzia bat deitzeko borondaterik ere.
Harrera Sareak lagundu zuen medikutara, eta zuzenean kirofanora sartu zuten. 12 egun pasa dira, eta Ibrahima osatzen hasia da. Harrera Sareak “hitz gutxiago eta ekintza gehiago” eskatzen dizkio Eusko Jaurlaritzari. “Ez delako posible Migrazio zuzendaria Legarretak azpimarratzen duen harrera integral sozio-sanitarioa bermatzea, halako kasuak, eri diren migranteak kalean uzten diren bitartean”, dio Josune Mendigutxiak, Harrera Sareko kideak.
Ebakuntza ondotik ere kale gorrian
Izan ere, lau ebakuntzen ondotik ospitaleko medikuak alta eman zion Gurutze Gorriko aterpetxean post-operatorioa egingo zuelakoan. Baina kale gorrian utzi zuten berriz ere. Eta bi egun eman zituen kalean Ibrahimak, zauriak ezin sendatu eta Hendaiara zeharkatu nahian, frantses poliziak Irunera itzultzeko agindu, eta espainiar poliziak atxiki zuen arte. Horrela jakin izan zuen Harrera Sareak, Ibrahima berriz kalean zela. Eta Udalak kudeatzen duen Zubia zentrora bideratu zuten. Han ezin ditu 24 orduak pasa, eta hala eta guztiz ere, bolondresek eskaini behar izan dizkiote ere, oinazearentzat botikak.
Zorionez, lau ebakuntza eta 12 egun pasa eta gero, gaur kalean aurkitu dugu Ibrahima, osatzen hasia b aita. Hobeto dago. Josunerekin hitzegin aurretik, berak frantsesez azaldu digu bi asteotan bizi izan dituen abenturak eta desbenturak.