Hendaiako Garapen Jasangarriaren Asteak itsasotik hasi eta bidegorrietara

Antxeta Irratia 2021ko ira. 15a, 00:00

CPIE-HIEZI Euskal Itsasbazterra erakundeak eta Hendaiako Herriko Etxeak Mugikortasunaren Astea baino gehiago proposatzen du aurten ere. Ikuspegi zabalago batetik hartuta, orohar, Garapen Jasangarriaren Astea prestatu dute, herriko hainbat eragile inplikatuz. Mugikortasun gaiak barneratuz, baina ingurumena orohar gogoan hartuta, “Itsasoa” hartu dute aurtengo gai nagusi gisa. Orotara 15 jarduera izanen dira irailaren 17tik 23ra bitartean. Eta horietarik 7 euskaraz ala elebitan segurtatuko dituzte.

Laurence Elizetxerekin, CPIE-HIEZI erakundeko misio kargudunarekin hitz egin dugu. 

Erlazionatuak