Lokatzak babestutako ondare arkeologikoa hizpide Oiasso Erromatar Museoan

Antxeta Irratia 2021ko ira. 13a, 00:00

Oiasso Erromatar Museoak heldu den igandean itxiko du “Lokatza historiaren zaindari” erakusketa. Uda honetan, 1.800 bat bisitari jaso dituen erakusketa izanik, azken egunak dituzue hau ezagutzeko. Eta azken agurra emateko, irailak 17, ostirala honetan, mintzaldia antolatu dute. Giorgio Studer, Gordailuko zaharberritzailea eta Jokin Lanz, Oiasso Museoko jardueren arduradunak izango dira hizlariak. Lanz-ek aipatu digunaz, lokatzak ondare arkeologiko garrantzitsuak babestu eta gorde ditu Euskal Herrian, baita Irunen ere”, horren irudiko Santiago kalean aurkitu zen Oiassoko portu erromatarraren egurrak, “eta Gijonen kasu apartak daude ere”. Asturiseko zenbait kasu aztertzen ditu erakusketa honek.

Heldu den igandean itxiko ditu ateak, eta hitzaldia ostiralean 19:00etan Oiasso Museoan izango da, ikusle kopuru mugatuekin.