Hendaiako euskalgintzak agi utzi dio Herriko Etxeari hizkuntz eskubideak bermatu beharko dituela. Dirulaguntza eskaerak frantsesez egitera derrigortzen dietelako piztu da haien haserrea. Eta indarrak bildu dituzte asteazken honetan Errepublika plazan egin elgarretaratzean. 70 lagun inguru bildu dira, haien artean, Mintzaian, Baleak, Enbata gaztetxea, Antxeta Irratia, Akelarre, Bertsularien Lagunak, AEK, Hendaiako Gure Ikastola eta Txiki Txoko haurtzaindegiko kideak.
Hendaiako Herriko Etxeak, Kontseiluarekin hizkuntza eskubideak bermatzeko protokoloa sinatu zuela oroitarazi dute. Eta protokolo hori oraindik bururatu gabe badago ere, egunerokoan administrazioaren arlo guzietan harremanak euskaraz egin ahal izatea eskatu dute.