Hurbileko merkataritzaren alde iniziatiba berri bat plantan jarri du Hendaiako Herriko Etxeak. Hiribarnea biziberritu eta tokiko komertzioari bultzada emateko xedez, saltoki bat Hendaian ireki nahi duten merkatari edo enpresaburu berriak erakartzeko eta hastapenetan laguntzeko, Hendaiako Turismo eta Merkataritzak lokal bat alokairu apalarekin proposatzen du 3 urtez baliatzen ahalko dena. Dispositibo berri honi esker, proiekturen bat dutenek beren jarduera testatzeko aukera izanen dute.
Lokalak 100 metro koadro ditu, eta hiru denda ttipi jartzeko aukera eman dezake. Ekimen honen inguruko argibide guziak (bete behar diren baldintzak eta eskeintzen den laguntza ikusteko) www.hendaye-commerces.com webgunera jo dezakezue. Eskaera egiteko epea urriaren 31n itxiko dute.