San Pedro eta San Martzialgo ospakizunik gabeko jaiak dira hauek. Alarderik gabeko bigarren urtea izaki Irunen, pandemiak eragindako bi urteko etenaldi honek hausnarketarako aukera bikaina eman duela dio EH Bilduk. Oihana Briones zinegotziak oroitarazi du heldu den urtean pandemia ondoko lehen Alardea guztiok batera eta berdintasunean elkar topatzeko aukera izango dela. Era berean, orain dela 25 urte "bidea ireki zuten 57 emakumeei" eskerrak eman nahi izan dizkie EH Bilduk. Eta aurrerapausoak eman arren, "normaltasunetik urrun jarraitzen dugula" dio koalizio abertzaleak.