Sorotan Bele Gogoan kontzertu berezia izango da Hondarribian uztailaren 19an

Antxeta Irratia 2021ko eka. 24a, 00:00

30 urte bete ziren iaz Sorotan Bele taldea sortu zenetik, eta oraindik ere bere kantuek oihartzuna dute.

Urbil Artola eta Gorka Sarriegi taldekideak oholtza gainera igoko dira Hondarribian berriz ere, uztailaren 19an, Sorotan Bele Gogoan emanaldi berezian. Baga Bigaren eskutik, garai bateko musika talde ospetsuen kantuak herrietako musika bandekin jotzeko arreglatu eta omenaldi gira bat antolatzea erabaki zuen 2019an. Eta pandemia tartean, Hondarribian, herriko musika talde kuttunaren kontzertua iaz ospatzekoa bazen ere, uda honetan izango da azkenik. 

Konponketak egin behar izan dituzte Hondarribia Musika Bandarekin batera aritzeko. Urbil Artolak Maia Muruaga lankideari azaldu dionez, Xabier Zabala izan zen proiektuaren ideia Gorka Sarriegi eta berari luzatu ziena. Lehenego diskoaren kantuekin konponketak eginda.

Urbil Artolak eman dizkigu proiektu honi buruzko xehetasunak.