LAB sindikatuak Sokoako dibidendoen banaketa eta soldata politikak salatu ditu

Antxeta Irratia 2021ko eka. 24a, 00:00

Heldu den larunbatean, SOKOAko akziodunen biltzar nagusia izanen da. LAB sindikatuak, azken urte hauetan enpresa zuzendaritzak duen diskurtso bikoitza eta ezarri duen soldata politika salatu nahi du. Honekin batera, administrazio kontseiluak proposatu duen dibidendoen zama 2 milloi eurokoa izatea salatzen dute. Izan ere, 2020an egindako etekinaren %100a baino diru gehiago banatuko dute akziodunen artean. Proposamen hori onartezina dela salatzen dute. Are gehiago kontuan hartuta, azken urteetan soldaten hobekuntzarako negoziaketetan zuzendaritzak jarri dituen oztopoak eta argudioak. Langileen ordezkariek bestelako proposamen bat egin dute: irabazien euro bakoitzeko 0,50 dibidendoetan banatzea, hau da, 500.000 euro. 

Erlazionatuak