Gazteen abentura gosea asetzeko neurrira egindako udako programa Irunen

Antxeta Irratia 2021ko eka. 23a, 00:00

Uda honetan natura eta abentura ateraldiekin gozatzera animatu nahi ditu Udalak Irungo 12 eta 25 urte bitarteko gazteak. Gazteria arloak pandemiari aurregiteko osagarri neurri guztiekin antolatuta, Udagazte eta Konekta Uda programen bitartez, 20 bat jarduera ezberdin proposatuko dizkiete nerabe eta gazteei.

Ane Calvo, Martindozenea gaztelekuko koordinatzaileak azaldu digunez, aurten Udalak udalekuak Irisarriland-en antolatu beharrean, hauek segurtatzeko Martindozeneako aterpetxea eta gaztelekuko instalazioak erabiltzea erabaki duenez, udako aisialdi jarduera programa egokitu egin du gaztelekuak. «Pandemia dela eta, zer hobe aire zabalean eta Irungo zein inguruetako beste hainbat naturgune ezagutu eta gozatzeko aukera baino», nabarmendu du Calvok. Izan ere, Irunen zehar ginkanak, Amuitz istmora bisita, piragua ateraldiak, surfa edota Erlaitzen barbakoa egitea proposatuko die gaztelekuak.

Konekta Uda 

Era berean, 15-18 edota 18-25 urte bitarteko gazteei zuzendutako jarduera bereziak eskainiko dituzte Konekta Uda programaren baitan. Kayak eta snorkel, Bertiz natur parkera eta Sallent de Gallegon tirolina, eskalada, rappel eta multiabentura ateraldiak ere egingo dituzte 16-25 urte artekoentzat. Eta Asexorate programaren laguntzarekin maitasuna eta sexualitate osasuntsuan oinarritutako escape room batekin osatuko dute eskaintza.

Xehetasun guztiak baita izena emateko aukera ere www.irun.org/gazteleku 

Erlazionatuak