Hendaiako CPIE-HIEZIk ingurumenaz eta arte sorkuntzaz gozatzeko uda proposatzen du Abadian

Antxeta Irratia 2021ko eka. 23a, 00:00

Asporotsttipi Euskal Erlaitzaren Interpretazio Zentroa erdigune hartuta, Hendaiako Abadia eremuaren natur altxorra deskubritzeko ateraldiak, atelierrak eta erakusketa ezberdinak proposatuko dituzte adin guzietarako uztailan eta agorrilan zehar. Hendaia ez ezik Bidarteko Erretegiako biodibertsitatea ezagutzeko edota hegaztien migrazioaz ikasteko aukera ere emanen dute. Eta txikienekin intsektuen polinizazioa landuko dute, arte sorkuntza atelierrekin batera.

Informazio gehiago eta izena emateko Asporotsttipin edota cpie.littoral.basque@hendaye.com