Hondarribiko kaleak eraberritzeko programa onartu nahi du Udal Gobernuak

Antxeta Irratia 2021ko eka. 23a, 00:00

Apirileko kreditu aldaketan 6 milioi euroko aurrekontua onartu zuen Hondarribiko udalbatzak 12 bat kaletan eraberritze lanak egiteko. Axular kalea, Donostia kalea, Bidasoa, Baserritar etorbidea, Gibeleta, Harresilanda, Irun kalea, Kosta kalea, Nestor Basterretxea, Sabin Arana etorbidea, Zezen plaza edota Txiplao industrialdeko kaleetan «axaleko berritzeak» edota beharren arabera «lurrazpiko lan sakonagoak» egin beharko dituztela aitortu du Txomin Sagarzazu alkateak.

Ostegun hontan, lan horien proiektua onartzera eramango dute plenoan, lehen urrats gisa. Gerora etorriko dira lizitazioa eta kontratazioa. Halere, lehen lanak udazkenean hasitzea espero du alkateak. Eta 21 hilabeteko epea aurreikusia dute kale horien guzien berritzeko bi urteko programa gisa. Udal Gobernuaren helburua, berritze lan horiek mugikortasuna hobetzeko irizpideetan oinarritzea da. 

 

Erlazionatuak