Sorpresa ekarri du EH Baik (Urruña, Biriatu eta Hendaia biltzen dituen) Hendaiako kantonamenduan, Lehenak sailkatu baitira departamenduko bozetan. % 63,48ko absentzioa izan da kantonamendu honetan eta EH Bairen izenean, Iker Elizaldek eta Annie Povedak, %29,31 erdietsi dute, Gauche 64, ezker anitza biltzen duen Chantal Kehrig Cottençon eta Frédéric Tranche-ek, bigarren postuan gelditu dira (%26,65) eta ondoren, Jean Michel Berrak eta Sylvie Estombak % 22,46 erdietsi dute.