Irungo Udalak, Kontrolatzea ez da maitatzea” izenburupean, genero indarkeriaren kontra sentsibilizazio kanpaina abiatu du. Kanpainaren lehenengo jarduerak datozen asteetan izango diren arren, udazkenean jarraipena izango dute. Kanpainia azaroaren 25an, emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko egunaren inguruan, amaituko da.
Bereziki, gazte eta nerabeei bereziki zuzenduta dago; ikastetxeetan, sare sozialetan eta gazteguneetan zabalduko dute egitasmoa.
Miren Etxebesterekin, Irungo berdintasun delegatuarekin, hitz egin dugu.