Aurten 25 urte beteko dira jaietan parte hartzeko eskubidearen alde Irungo zenbait emakumek alardean desfilatzen hasi zirenetik. Data eta ordutik emakumeek jai parekideen alde egindako borroka aitortzeko, paseo berezia antolatu du Parean Elkarteak.
Hitzordua larunbata hontan goizeko 11.00etan, Irungo San Juan Plazatik abiatuko da.
Xehetasunak PAREAN elkarteko Oihana Llorente kidearekin errepasatu ditugu.