Border Line Fabrikak Hendaiako tren geltokiko kafe antzokia estreinatu du

Antxeta Irratia 2021ko eka. 4a, 00:00

Publiko zalabari zuzendutako kulturgunea izateaz gain, bertako artistak laguntzera bideratua den gunea ere bada kafe antzokia. Lokalak 400 metro karratuko azalera du eta lehen solairuan ostatu jatetxearekin batera, ikusgarrietarako eta erakusketetarako lekua eskaintzen du. Goiko solairuan, bertako artistek sorkuntza lanak prestatzeko eta lan egiteko areto bat prestatu dute.

Kultur jardueren programazioari hasiera emateko, hilaren 12an zirko fabrika emenaldia antolatu dute. Hitzordua arratsaldeko 17.00etan iragango da.

Hendaiako kafe antzokiaren estreinaldian izan gara eta Kepa Ugartemendia, Border line fabrikako, ko-lehendakariarekin hitz egin dugu.

Erlazionatuak