Artiako Lagunak, Bidasoaldeko talde ekologistak, datorren larunbatean Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin aldarrikapen ekimen batzuk antolatu dituzte. “Bir-irudikatu. Bir-naturalizatu” lemapean, Irungo Pasquier Recondo lur eremuan aurreikusia den hirigintza plana gelditzea eskatuko dute.
Egitaraua goizeko 11.30etan “bizitzaren zuhaitzaren” landaketarekin abiatuko da, ondoren elkarretaratzea eta mintzaldi bat antolatu dute. Alazne Izulain, Artiako lagunak elkarteko kidearekin hitz egin dugu