Bioterra, produktu ekologikoen mugaz gaindiko azokak 100 erakusketari jasoko ditu bere 18. Ekitaldian. Hitzordua ostiralean hasi eta asteburu osoan zehar zabalduko da eta aurtengo edizioak arreta berezia eskeiniko dio ekonomia zirkularrari.
Horrez gain, ziurtagiri ekologikoa duten elikadura, kosmetika produktuak, osagarri naturalak edota bioeraikuntzarekin zerikusia duten produktuak bilduko dituzte. Azokarekin batera, 50 jarduera baino gehio programatu dituzte. Hitzaldiak, mahainguruak, erakustaldiak eta sukaldaritza ikastaroak, besteak beste.
Aurtengo Bioterra azokaren sarrera doakoa izango da, horretarako: http://bioterra.ficoba.org/ webgunean sartzea eta izena ematea besterik ez duzue