Hendaia eta Ziburu arteko Erlaitzako xenda edo bidexka hetsiko da asteartetik goiti

Antxeta Irratia 2021ko eka. 1a, 00:00

Segurtasun arazoak direla-eta, Hendaia eta Ziburu arteko Erlaitzako xenda oinezkoentzako hetsiko da asteartetik goiti. Itsas hegian barna doan 4 kilometroko bidexka ez da gehiago baliatzen ahalko ibilaldiak egiteko, itsasoaren higadura gero eta azkarragoa baita. 

Iazko urriaren 29an, itsas bazterraren zati kozkor bat erori zen itsasora, eta alarma oro piztu zen. Prefetak emandako debekuaren ondorioa izanen da, uda hontan ezin izanen da oinez egin kostaldeko bide hori.

Horrez gain, buruiletik goiti lanak hasi litezke, errepidearen gainekaldetik beste xenda batean egiteko. 

Erlazionatuak