Izurriari egokitutako 2019-2023 Agintaldi Plan Eguneratua aurkeztu du Hondarribiko Udalak

Antxeta Irratia 2021ko eka. 1a, 00:00

Hondarribiko udaletxeak, 2019-2023 Agintaldi Plan Eguneratua aurkeztu du. Txomin Sagarzazu alkateak nabarmendu duenez, 2020. urte hasierarako planaren definizioa “ia” bukatuta zegoen arren, “mundu mailako pandemiak gure asmoak erabat oztopatu dizkigu”.

Hori horrela, izurriari egokitutako plana aurkeztu du orain Udal Gobernuak. Hiru esparru, zazpi ardatz estrategiko, 43 helburu eta 81 proiektu jasotzen ditu dokumentuak, azken horien artean, “39 lehentasunezkoak”.

Horrez gain, Sagarzazuk adierazi duenez, “erabiliko ditugun balio nagusien artean daude, besteak beste, iraunkortasuna, zuzentasuna, gardentasuna, hurbiltasuna eta lankidetza, eraginkortasuna, berrikuntza eta euskalduntasuna zein euskaltzaletasuna”.