Ostegunean Bizikletaren Munduko eguna ospatuko da. Egun horren harira, Balazta elkarteak, Mendeluko auzo elkarteak, Artiako Lagunak eta Hendaia bizikletaz kolektiboak “bizikleta martxa" antolatu dute. Mobilizazio honen bitartez, Hondarribia eta Irun artean, oinez zein bizikletaz modu seguruan eta jasangarrian ahalbidetuko duen konponbide bat aldarrikatuko dute.
Hitzordua, ekainaren 6an, igandean, izango da eta bi zutabe aterako dira: goizeko 11:00etan Hondarribikoa zumardiatik eta, ordu berean, Irungoa San Juan plazatik . Aurretik, goizeko 10:30ean Artiako Lagunak elkartea “azken portu” kiroldegitik aterako da.
Kote Gebara, Balazta elkarteko kidearekin hitz egin dugu.