'Triki' Irungo ezker abertzaleko erreferentea zendu da

Antxeta Irratia 2021ko mai. 28a, 00:00

Azken aldi honetan hainbat bidasotar ezagun, herria egin dutenetakoak galdu ditugu maleruski. Joan den astean, Esteban Olaizola hondarribiarraren heriotzaren berri eman genuen. Eta gaur, aldiz, Bidasoa eskualde honetan oso ezaguna eta maitatua zen Jabier Martinez Ibargoyen 'Triki' atzo zendu zela aipatu beharretan gara. Bihotzeko batek jota, ezustean.

Bidasotar peto-petoa, Irunen, Hondarribian eta Hendaian bizitutakoa "Bidasoko uretan arrain libre bat" zela diote ondo ezagutzen zutenek. Aduanetako langile ohia, 90. hamarkadan hauen itxierari aterabideak bilatzeko batzordean borrokatu zen. Eta udalgintzan aritua, Euskadiko Ezkerran lehenik eta Herri Batasuneko zinegotzia izan zen bi epe ezberdinetan. Irungo alkate ere izandu zen, funtzioetan, 15 egunez. Nolanahi ere, Irungo ezker abertzaleko militantea bailara hontan.

Hendaian bizi zen orain eta Baleak elkarteko kidea zen ere.

Doluminak Antxeta Irratiko kideen partez senide eta lagunei. 

Erlazionatuak

'Triki' Irungo ezker abertzaleko erreferentea zendu da

Antxeta Irratia 2021 mai 28 Behe Bidasoa