Argentinatik abiatutako 'Bizi gira Kutxa Bira' ekimenaren ibilbidea Urruñan (Lapurdi) eta Seguran (Gipuzkoa) amaituko da asteburu honetan. 72 egunez 71 herrietatik pasa ondoren, larunbatean 17:00etan azken ekitaldia ospatuko dute Urruñako herriko plazan. Iparra Hegoa elkarteak bere 25. urteurrenaren harira bultzaturiko ekimena izanki, osagarri krisia dela eta ezeztatutako euskararen aldeko Herri Urrats, Nafarroa Oinez, Korrika… etabar luze baten hutsune sakona estaltzeko helburua izan du ekimen honek. Milaka lagunek parte hartu dute hiru hilabeteotan.
Iparra Hego elkarteko Beñat Elizondorekin hitzegin dugu.