Itsas-jardueren sektoreak bere mauka bilatzen du udaberri berrian

Antxeta Irratia 2021ko mai. 26a, 00:00

Bidasoa Bizirik erakundearen Turismo Plan Estrategiko berriaren helburu nagusia, sektorea desestazionalizatzea bada ere, itsas-jardueren kasuan, nekez erakarri dezake bisitaririk negu gorrian. Eta udaberritik udazkena bitartean ateratzen ahal zaio zuku gehien. Halere, Hondarribia Abian, Hondarribiko Enplegu eta Garapen Ekonomikorako Planaren zutabeetako bat da, eta aktibo indartsu bat dela nabarmendu du Maria Serrano zinegotziak. Izan ere, geroz eta sendotuagoa dagoen sektorea da, eta elkarrekin lan egiteko gogotsu daude.

Hondarribian, itsas-kirol eta turismo jardueren sektorea bultzatzeko 'Hondarribia Itsasoa da' kanpaina aurkeztu dute. Bertakoek eskualdea itsasoa deskubrituz ere goza dezaten, eta kanpoko bisitariak erakartzeko helburua dute. Eta horretarako, Udalak komunikazio kanpaina bat egingo du sektorea osatzen duten 15 enpresa eta eragileekin batera.