EH Bai hauteskundeetarako prest, ingurumenaren zaintza eta babes soziala aldarri

Antxeta Irratia 2021ko mai. 25a, 00:00

Ekainaren 20an eta 27an izango diren frantziar hauteskunde departamentalei begira, Pausuko pasabidean aurkeztu ditu EH Bai alderdiak, Hendaia, Biriatu eta Urruña, biltzen ditu Hendaiako kantonamenduko lau hautagaiak. Annita Poveda, Iker Elizalde, Jérôme Teillary eta Claire Legardinier dira hautagaiak.

Isolamendu, prekarietate zein elbarritasun egoeran diren pertsonak behar laguntza jaso dezaten, etxebizitza eskuragarria segurtatzea, ingurumenaren zaintza eta alferrikako makroproiektu suntsitzaileei uko egitea, zein tokiko laborantxa eta komertzioa sustengatzeko politikak bultzatuko dituztela nabarmendu dute EH Baiko hautagaiek.

Zentzu hortan, Pirinio Atlantikoetako departamenduak duen 735 milioi euroko aurrekontua helburu horietara bideratzeko apostua egin du Iker Elizalde hautagaiak.