Orain arte gendun eta desgertze bidean den osasun sistema publikoa aztertuko dute Palmera Monteron

Antxeta Irratia 2021ko mai. 25a, 00:00

Behe Bidasoko Osasungitnza Publikoaren Babeserako Hiritar Sareak, "Euskadiko osasun sistemaren pribatizazio planifikatua?" hitzaldia antolatu du maiatzaren 27an (18:30an) Irungo Palmera Montero gunean. ELA sindikatuko Osakidetzako arduraduna, Izaskun Sorondo irundarra gonbidatu dute, pandemiak babes sozialaren zutabe nagusietako bat dugun osasungintza publikoari eman dion azken kolpea aztertu dezan.

Sorondoren arabera, "pentsio publikoekin zein hezkuntzarkein bezala, osasungintza publikoan ere, logika kapitalistan sakontzearei beldur galdu diote agintariek aspaldi". Eta pandemia aitzaki ederra izan dutela dio, murrizketak areagotzeko. Pribatizazioaren eskutik, uholdeetan bezala, pandemia pasa ahala urak bere onera itzultzean omen ikusiko dugu bere ustetan, osasun publikoaz zer geratzen den zutik.